Mir Hazar Khan Khoso (urduz eta balutxiz: میر ہزار خان کھوسو; Goth Azam Khan, 1929ko irailaren 30a - Quetta, 2021eko ekainaren 26a) pakistandar epail eta politikaria izan zen. Pakistango jarduneko lehen ministroa izan zen 2013an.
Gaztetan Pakistanen independentziaren aldeko mugimenduan parte hartu zuen. Zuzenbidea ikasi zuen Karatxiko Unibertsitatean eta fiskala izan zen 1966tik 1976ra, zuzenbide eskolak emateaz gain.
1977an Balutxistango Auzitegi Nagusiko epaile izendatu zuten. Bi aldi laburrez Balutxistango gobernadorea izan zen (1990 eta 1991). Lege Islamikoaren Auzitegiko epaile nagusia ere izan zen.
2013ko martxoaren 25ean jarduneko lehen ministro izendatu zuten. Maiatzeko hauteskundeen ondoren, Nawaz Sharif lehen ministro hautatuari eman zion boterea.